Berriztatzea

Dokumentuaren egoerak eskatzen duenean, obraren balio historikoak eta kodikologikoak mantenduta funtzionaltasuna itzultzeko bideraturiko berriztatze tratamenduak aplikatu behar dira.

Berriztatze guztien aurretik obra osatzen duten materialen izaera eta egoera analizatzen lan trinko bat egin behar izaten da, hondaketaren kausak aztertu eta aplikatuko ditugun sendakuntza prozesu ezberdinak ezarri ahal izateko.

Kasu bakoitzean behar diren tratamenduen kalitatea, ondo kualifikatutako eta sentiberatasun handiko talde tekniko batek eta gainera ondo ekipatutako laborategi batek ziurtatzen dute:

Kontserbazioa

“Hobe da aurrea hartzea osatzea baino” dioen esaera zaharra itzel egokitzen zaio liburuen eta paperezko beste hainbat gauzaren kontserbazioari.

Gordeketa, erakustaldi eta garraio kasuetan, edo hondamendiren bat gertatzen denean, aplikatu beharreko kaltearen aitzin-neurriak Ondare Bibliografikoa eta Dokumentala kontserbatzeko zeregin garrantzitsuaren lehenengo kapitulua dira.