Paperean egindako Artelana Berriztatzea

Euskarritzat papera edo kartoia duten artelanak berriztatzeko lantegi espezializatua.

Grabatuak, akuarelak, guatxeak, pastelak, tintaz, lapitzez, ikatz-ziriz edo beste edozein baliabidez egindako marrazkiak berriztatzen ditugu. Tratamenduek hurrengo zer hauek hartzen dituzte barnean, hots, garbiketa, xingola eransgarrien ezabaketa, leunketa, tolesturen eta zimurren ezabaketa; apurketen eta urraduren konponketa, euskarriaren leheneratzea, finkapena, desazidotzea, eskuz eta makinaz egindako laminazioa eta leheneratze kromatikoa.

Kontserbazio eta zainketa lanak ere egiten ditugu, hala nola kontserbazio kartoiaren gaineko muntaketa; material inertezko kapsuletan sartzen ditugu; kalitatezko kontserbazio materialekin eta erakustaldiko euskarriekin neurrira egindako euskailuak egiten ditugu.