Liburutegietan fondo bibliografikoak eta hemerografikoak kontserbatzeko sistemarik onena koadernaketa da. Liburutegietarako koadernaketak argitalpen bakoitzaren berezko balioak errespetatzen ditu eta lotura sendo malgua eta iraunkorra ematen du.

Gure koadernaketen ezaugarriak
- Lantegira sartzen den liburuki bakoitzaren kontrol dokumentala.
- Argitalpen originalak eskuz desmuntatzen dira, orririk ebaki barik.
- Oihala eskuz josten da, ehunezko euskarriekin.
- Paper neutrozko eta erreserba alkalinodun babesak.
- Kordelezko errisklatua, biribildua, liburu bizkarra kalitate handiko tarlatana jarrita eta hauspo pieza.
- Telaz eta larruz jantzitako azalak, erresistentzia handiena emanda.
- Errotulua jartzea eta bizkarrak termo-inprimaketaren bidez dekoratzea.