- Liburuak eta dokumentuak giro baldintzek, hots, tenperaturak eta hezetasun erlatiboak, eragiten dieten material organikoekin eginda daude. Liburuak 20 gradu zentigraduren inguruan eta %50-60ko hezetasunean kontrolatutako giroan kontserbatu behar dira. Baina kontuan izan behar da onddoen garapena ekiditeko garrantzitsuena aireberritze on bat mantentzea dela.
- Ahalegindu behar gara liburuak ez jartzen eguzkiaren argi zuzenera eta, ezta, fluor lanparen argira ere. Argiak hondaketa prozesu guztiak bizkortzen ditu.
- Liburuak apaletan ondo jarrita edukitzeak garrantzi handia dauka. Jarrera bertikalean egon behar dute, batak bestea apur bat estututa eta ahal dela tamainaren arabera batuta.
- Hautsa aldizka kentzeak onddo esporak garatzea eragotz dezake. Apalak eta liburu etenaldiak kotoizko trapuarekin eta aspiragailuarekin garbitu behar ditugu. Liburu artean merkataritzako garbiketa produktuak erabiltzerik ez da komeni.
- Liburuki bat erabili gura dugunean apaletik atera behar dugu bizkarretik oratuta eta ez buruko sarerik tiratuta, puntu horretan apurketarik gerta ez dadin.
- Gordetzen ditugunean ez dugu utzi behar elementu arrotzik liburu barruan sartuta, hala nola paperak, klipak, markagailuak…
- Liburuki bat hezetasun kalteekin edo onddoekin aurkitzen dugunean berehala isolatu behar dugu estalki edo karpetatxo batekin.
- Urradura edo apurketaren bat aurkitzen badugu, konpontzeko ez dugu erabili behar xingola eransgarririk, epe luzera konponketa zaileko kalteak eragingo dituelako.
- Formatu txikiko dokumentu solteak, eskuliburuak, orriak, etab. kutxa egokietan gorde behar dugu, euren hauskortasunetik eratorritako kalteei itzurtzeko.
- Zaindu ezazu liburua etxetik ateratzen duzunean edo norbaiti uzten diozunean