Aholkuak

  • Liburuak eta dokumentuak giro baldintzek, hots, tenperaturak eta hezetasun erlatiboak, eragiten dieten material organikoekin eginda daude. Liburuak 20 gradu zentigraduren inguruan eta %50-60ko hezetasunean kontrolatutako giroan kontserbatu behar dira. Baina kontuan izan behar da onddoen garapena ekiditeko garrantzitsuena aireberritze on bat mantentzea dela.
  • Ahalegindu behar gara liburuak ez jartzen eguzkiaren argi zuzenera eta, ezta, fluor lanparen argira ere. Argiak hondaketa prozesu guztiak bizkortzen ditu.
  • Liburuak apaletan ondo jarrita edukitzeak garrantzi handia dauka. Jarrera bertikalean egon behar dute, batak bestea apur bat estututa eta ahal dela tamainaren arabera batuta.
  • Hautsa aldizka kentzeak onddo esporak garatzea eragotz dezake. Apalak eta liburu etenaldiak kotoizko trapuarekin eta aspiragailuarekin garbitu behar ditugu. Liburu artean merkataritzako garbiketa produktuak erabiltzerik ez da komeni.
  • Liburuki bat erabili gura dugunean apaletik atera behar dugu bizkarretik oratuta eta ez buruko sarerik tiratuta, puntu horretan apurketarik gerta ez dadin.
  • Gordetzen ditugunean ez dugu utzi behar elementu arrotzik liburu barruan sartuta, hala nola paperak, klipak, markagailuak…
  • Liburuki bat hezetasun kalteekin edo onddoekin aurkitzen dugunean berehala isolatu behar dugu estalki edo karpetatxo batekin.
  • Urradura edo apurketaren bat aurkitzen badugu, konpontzeko ez dugu erabili behar xingola eransgarririk, epe luzera konponketa zaileko kalteak eragingo dituelako.
  • Formatu txikiko dokumentu solteak, eskuliburuak, orriak, etab. kutxa egokietan gorde behar dugu, euren hauskortasunetik eratorritako kalteei itzurtzeko.
  • Zaindu ezazu liburua etxetik ateratzen duzunean edo norbaiti uzten diozunean

pergaminos